Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: GazTeria BoRRokan

AHT-rik EZ!

erremeyoik-p 09/05/2007 @ 10:15

Aste honetako gaia dugu honako hau, aspaldian bolo-bolo dabilena.

Beharrezkoa al da gure ingurune berdea zulatzea? Benetan asetuko al ditu gure beharrak tren horrek?

Gure ustez, ez da erabat beharrezkoa beste behar handiagoak ere badaude gure Euskal Herrian. Tren honek, hiru hiriburu horiek elkartuko ditu eta honek, globalizazioa sortzeaz gain, Euskal Herri osoaren zatiketa dakar.

Hemen inguruan ditugun herriak gehiago komunikatu beharko genituzke eta ez denak hiriburuetara moldatu. Horregatik, oinarrizkoagoak diren beste garraio-publikoen maiztasuna eta kopurua areagotu beharko direlakoan gaude, prezioak jaistearekin batera.

Egia da, AHT-ak trafikoa murriztuko duela baina aurrez aipaturiko baliabideak hartzen badira, ez da inondik ere beharrezkoa izango tren honen existentzia.

Ez dugu gure mendien zulaketa onartuko beste aukera batzuk mahai gainean ditugunean. Trafikoa murrizteko beste aukera batzuen alde egin behar dugu.

AHT-rik EZ!!! 


aht.jpg